Aurrerantzean zuen eskura denda birtual bat jarriko dugu zuek zeuen gustuko piezak eskatzerik izan dezazuen. Hala ere, gogoratu artisau-lan batzuk mantso eta neketsuak direla, askotan enkarguz baino ez direla egiten, eta prozedura horrekin sortutako piezak prozedura industrialaren bidez egindakoak baino gutxiago izango direla. Beraz, eduki pazientzia apur bat artisauekin, igorpenekin eta entregekin, artisauek bi esku baino ez dituzte eta.