|
|
| |
 |
|
Norentzat dira gure zerbitzuak?: Artisauentzat, Erakundeetarako eta
gainerako jendearentzat.
Eskuekin elkarteak eskaintzen dituen zerbitzuetako batzuk artisauentzat
dira soilik. Nork bere burua artisautzat aurkeztu ahal izateko derrigorrezkoa
da Erakunde honen Artisauen Erregistroan inskribaturik egotea.
|
Dokumentazio Zentroa
Zerbitzuak
|
|
|
DOKUMENTAZIO ZENTROA
Zentroan artisautzarekin zerikusia duen material guztia katalogatzen da:
azoka edo erakusketei buruzko kartelak, azoka eta artisauen katalogoak,
prentsako berriak, bideoak, liburuak, argazkiak, Foru Dekretu eta Arauak,
Artisauen Erregistro Ofizialak, sektoreko aldizkariak, etab.
Eskuekin elkartearekin lankidetzan jardun nahi baduzu, jar zaitez gurekin
harremanetan.
(*) Dokumentazio Zentro honek gaur egun dituen fondo guztiak ARBASO
Euskal Herriko Artisautza Tradizionalaren Sustapenerako Elkarteak emanak
dira.
|
| |
 |
Liburutegia
Zentroan bertan kontsulta daitekeen liburutegi txiki bat badugu,
baina ezin da bertatik kanporako mailegurik egin. |
| |
 |
Hemeroteka
Euskal Herriko artisautzari buruzko prentsa-artikulu ugari ditugu.
Gure hemerotekan, artisautzari buruz egunez egun prentsa
idatzian agertzen dena jarraitu ahal izango duzu. |
| |
 |
Fototeka
Eskuekin elkarteak, gaur egun, 7.000tik gora argazki hartzen
dituen artxibategia du. Material hori jendearen eskura dago eta
komunikabideek prentsa-artikuluetako dokumentu grafiko gisa
erabili nahi badute, eskatu besterik ez dute. Hautatutako
argazkiak euskarri digitalean emango dira.
Eskuekin elkarteak bereak ditu mailegatutako argazki guztien
gaineko eskubideak, eta beti agertu beharko du, argazkien jatorri
gisa, ondoko esaldi honek: Eskuekin Fototeka. |
| |
 |
Bideoak
Tradiziozko lanbideei buruz EITBk egin eta emandako
bideo-bilduma txikia dugu. |
| |
 |
Katalogoak
Zentroak Euskal Herrian egindako artisautza azokei buruzko
katalogoen bilduma garrantzitsua du. |
| |
 |
Kartelak
Azokei buruzko kartel-bilduma handia dugu, horietariko asko
antolatzaileek beraiek emanak, eta askorekin azoka bera
gainditu, eta beste era bateko hedapena egiten ari gara,
esaterako, Tolosako Artisautza Azokaren 10. edizioa dela eta
egindako egutegia, bertan, azokak duen hamarkadako
iragarki-kartelak jaso dira. |
|

|
ARTISAUTZA ARLOKO AHOLKULARITZA ZERBITZUA
- Artisautza Sektorearen Lege eta Araudiari buruzko informazioa eta
aholkularitza.
- Artisautza-tailerrak sortzeko informazioa eta aholkularitza.
- Erakundeetako Laguntzak lortzeko informazioa eta aholkularitza.
- Kudeaketa eta laguntzak.
- Formazioari buruzko aholkularitza eta kudeaketa.
- Sustapenari buruzko informazioa, aholkularitza eta kudeaketa:
- Katalogoak diseinatu eta egitea.
- Web orriak diseinatu eta egin eta e-mailak kudeatzea.
- Enpresa-irudia diseinatu eta egitea.
- Azoken antolakuntza.
|

|
|
|