Otzariak

"Kopeletie otzarie"

Baserrietan gehien erabiltzen den otzara da. Indabak, fruta, piperrak, etab. jasotzeko pieza da. Neurriaren arabera eta diseinuan aldaketa txiki batzuk eginda, ondoko zereginetarako erabili izan da.

Nekazaritzan, aipatutakoez gain, "Ganajateko otzaire hanegakue" deituriko otzara dago. Baserriko otzara handia, abereentzako janaria prestatzeko. Belarra, erremolatxa, arbiak, etab. sorotik etxera eramateko balio du.

Nekazaritzatik kanpo, industrian pieza hauek ditugu: "Obra otzarie" edo "lur-otzara" ere deitua, obretan neurria hartzeko balio du, eta oro har, fabriketan, trenbidean edo errepidegintzan, edozein zereginetarako. 1etik 7ra doan otzaren tipologian 2 zenbakiduna izango litzateke.

"Mina otzarie". Meatzetako otzara. Neurria, palakada bete burdin-mea. 1 zenbakiduna da. 3. zenbakitik aurrera, baserrirako otzarak dira.

"Kintal otzarie". Ikatza neurtzeko otzara. Horrez gain, baserrietan oso erabilia izan da, batez ere emakumeek. Txikixeagoa da.

Neurria: oinarria, 5x5 cm-tik 40x40 cm-ra. Altuera tamainaren araberakoa da, baina oro har, hondoaren neurri bera izaten dute.

Fruta-otzara, hiru neurrikoa egiten da.

Hazia ereiteko erabili izan da, eta gaur egun, hainbat arlotan erabiltzen da, bai eta itsasbazterreko arrantzan ere. Neurria: 26x36x12/30x40x12/35x45x12.

Fruta-otzara, Neurria: 8x8 cm-tik 50x50 cm-ra.
Altuera 6tik 8 cm-ra.

 

Arrautza-otzara. Neurria: 17x17x17/ 20x20x20/ 23x23x23.

"Beso otzarak"

Neurri desberdineko besodun otzarak. Oro har, produktuak baserritik kalera eraman eta merkatuko erosketak kaletik etxera igotzeko erabili izan dira. Gaur egun, perretxiko eta onddoak biltzeko ere erabiltzen dira.

"Besoko otzarie arrantzaleentzat"

Arrantzaleek itsasora eraman ohi duten besodun otzara.

 

Cesta de brazo-Beso otzarak

Dimensiones: 22x30x15 / 26x36x16 / 30x40x18 / 35x45x20