Azpilak

 

"Otzara zabalak"

Neurri ezberdineko hiru otzara mota dira, baserriko produktuak azoketan salgai ipintzeko erabili izan direnak. Handiena iraunkorki egon ohi zen merkatuko postuan. Ertaina buru gainean eraman ohi zuten emakumeek. Eta txikiena produktuak erakusteko erabiltzen zen.

Azpil errektangeluarra:

Neurria: 8x12 cm-tik 60x40 cm-ra. Altuera, 6tik 8 cm-ra.

Formatu txikiak: gaur egun gehiago erabiltzen dira eta funtzioa aldatu egin da, ohizkoenak hauek dira: ogitarako, fruta edo fruitu lehorrak ipintzeko, dendetan lekaleak salgai ipintzeko...

Karratuak ere egin litezke 8x8 cm-tik 50x50 cm-ra.

"Sagar dantza otzarie"

Bi neurriko otzara, neskek dantzan egiteko erabilitakoa. Gaur egun ogia mahaira ateratzeko erabiltzen da.