Kontuan izan ondoren ikusiko dituzun objektuak eskuz egindako lanak direla, banan-banan, artisau-eran, eta horrek, lan prozesu mantsoa eta ekoizpen mugatua eragiten ditu. Kontuan hartu hori eskaera bat egin aurretik, eta erabakia hartu duzunean, denbora nahikoaz egin, guk merezi duzun moduko arreta egin diezazugun. Berehala hornitzea gustatuko litzaiguke, baina...

Bi esku baino ez ditut.

Bernat Vidal


ZER OPARITU

  • Benetan aparta eta originala izan nahi baduzu, ez oparitu mundu guztiak oparitzen duena, zure opari propioa diseinatuko dugu.
  • Artisautzan zuk nahi duzun guztia aurki dezakezu, antzinako gauzak, eta gusturik bitxienak ere asetuko dituzten gaur egunekoak ere, baina gogoan izan artisautza-produkzioa mantso egiten dela, mugatua dela eta esklusiboa dela, eduki pertsonal handia du, beraz, ez utzi opariak azkeneko momentura arte.
  • Artisauak ez du normalean stocagerik izaten, ez baita ez makina bat ez ekoizpen masiboko enpresa bat ere. Gu zain izaten gaituzun zuk nahi duzuna egiteko.

PAPERGAINEKOAK

  • Hareharriz eginak, 3 cm-ko lodiera eta 12 cm-ko diametrokoak.
  • Bi bertsiotan egiten dira, biribilak eta haustura naturalekoak.
  • Hiru eredu estandar ditugu: lauburua, lorea eta eguzkia.
  • Enkarguz zure proposamena aztertu eta beste eredu batzuk ere egin ditzakegu.


LIBURUAK EUSTEKOAK

  • Hareharriz eginak dira, 7 cm-ko lodierakoak, gutxi gorabeherako altuera 18tik 20 cm-ra.
  • Enkarguz egiten dugu zuk aurkeztutako eredua aztertutakoan.
  • Behealdeko azalera lauak plaka grabatu baten bidez pertsonalizatzeko aukera ematen du.


HILETA-ELEMENTUAK
  • Hileta-erritoekin zerikusia duen edozein pieza egiten dugu, batez ere hilarriak.
  • Hilarrien erreprodukzio etnografikoa egiten dugu.
  • Baita eskalako erreprodukzio txikiak ere.


ARMARRI HERALDIKOAK
  • Zure heraldika aztertu, diseinatu eta zuk nahi duzun formatuan egiten dugu.


EGUZKI-ERLOJUAK
  • Ordutegi estandarreko eguzki-erlojuak egiten ditugu.
  • Zure erlojua beren-beregi aztertuko dugu, zuk ipini nahi duzun tokia kontuan hartuta.